Gure makinarian etengabe inbertitzeko estrategia garatu dugu, eta horrek, lantaldearekin batera, erantzun arina, azkarra eta gertukoa ematen laguntzen digu. Makina, makina hori maneiatu dezakeen ofiziala eta, matxura izaten badu, konpondu dezakeen mekanikaria dauzkagu, eta horrek erabateko malgutasuna ematen dio zure eraikuntza-proiektuari. Horrek guztiak dakar kalitatezko lana egitea, epeak betetzea eta halako konfiantza-harreman bat izatea, eta ez zerbitzuan bakarrik, baizik eta baita ematen dugun arretan ere: ezartzen dugun gertutasun-harremanari esker bezeroaren premiei aurrea har diezaiekegu. Badakigu zein diren gure sektoreak dituen arriskuak, eta behar diren baliabideak jartzeko eta formakuntza emateko konpromisoa dugu gure obretan segurtasuna zaintzeko.Gure langileak erabat kontzientziatuta daude behar diren segurtasun-neurriak betetzeko.
Ekolanen Obra Kontratistak Sailkatzeko Estatu mailako ziurtagiria dugu, eta horrek sektore publikoan lan egiteko aukera ematen digu.
Bezeroari balio erantsiko zerbitzu berriak eman nahi horretan, Ekolanek 2022an Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu du arriskutsuak ez diren hondakinak kudeatzeko, eta, modu horretan, eta makinarian egindako inbertsioaren ostean, obran bertan kudea ditzakegu sortutako eraikuntza- eta eraispen-hondakinak, eta prozesatu eta birrindu egiten ditugu aprobetxatu ahal izateko.
Geure makinaria eta talde profesional gaitua daukagu Gipuzkoan obra berria eraikitzeko eta birgaitze-lanak egiteko proiektuei ahalik eta arinen eta kalitaterik handienaz erantzun ahal izateko. Kostuak aurrezten ditugu, eta, oso garrantzitsua dena, baita denbora ere.