Obra berria eta eraikinen birgaikuntza: bizitegi-eraikinak, eraikuntza industrialak, bulego eta zerbitzuetako eraikinak, eskola eta ikastetxeak, urbanizazioak eta birgaitzeko eta irisgarritasuna hobetzeko lanak
K-5 Txakolina bodega

Alonso Balaguer arkitektoek diseinatutako eraikinak diseinu soila, dotorea eta funtzionala du, paisaian erabat integratuta dago eta ingurumenarekin adeitsua da. Bertatik Kantauri Itsasoa ikusten da.

 

 


Proiektu honetan txakolin bodega goitik behera eraiki zen Aian: 1.155 m2-ko azalera erabilgarria, 21.000 m3-ko lur-erauzketa eta 210 m-ko hormigoi armatuzko hormak, 4,40 eta 13 metro arteko altueradunak; igeltserotza-lana eta urbanizazio osagarria barne.

Tokiaren berezitasuna zela-eta, auzo-bideak eta pistak egokitu behar izan ziren tona askotako ibilgailu handiak igaro ahal izateko.

 


(+34) 943 360 648