
Logistikako nabea handitzea
Bezeroaren ohiko jarduera mantenduz, eraikina handitu zen beste solairu bat altxatuz. Erabiltzen ari ziren nabe barrutik aurretik forjatu berri bat egin zen, jatorrizko estalkia desmuntatu zen lauza berria hormigoitu ondoren, eraikin berria osatzen duten zutabe eta habeak altxatu ziren eta, ondoren, itxituraren inguratzaile berria jarri zen. Aldi berean, solairu berrira igotzeko arrapala eta ibilgailuek zirkulatzeko pasabidea egin ziren.
Eraikina jasotzeko lanak eta gure bezeroaren ohiko jarduera bateragarriak izateko, metalezko egituraren 400 TN gauez jaso eta muntatu ziren.